Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Mugikortasun Mahaia asteazkenean bilduko da Udaletxeko Areto Nagusian

2023-01-16
Iaz egindako lanen laburpea egingo da besteak beste

Asteazkenean Udaletxeko Areto Nagusian Mugikortasun Mahaia elkartuko da.

Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak esan duenez, “asteazkenean dugu berriz hitzordua Udaleko Areto Nagusian. Arratsaldeko 18:00etan izango da. Urtero, Mugikortasun Mahaiak Hondarribian mugikortasun jasangarriko arloan egindako aurrerapenen eta erronken balorazio-saio bat egiten du.”.

“Udalak aurkezpen bat egingo du, ondoren parte-hartze tailerra egingo dugu, eta azkenik, Mugikortasun-mahaiaren izaerari buruz hitz egingo dugu.” zehaztu du Silanesek.

Edonork bere iradokizun eta proposamenak helarazi ditzake mugikortasuna@hondarribia.eus helbide elektronikora.