Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Mendeluko lan mahaiaren hirugarren bilera auzoaren birgaitze planean aurrera egiteko

2023-04-14
Mendeluko Auzo Elkarteak deituta, atzo ostegunez, Mendeluko lan mahaia bildu zen Udaletxean. Hala eman du aditzera Maria Serranok, Hiritarren Arretarako zinegotziak.

Mendeluko Auzo Elkarteak deituta, atzo ostegunez, Mendeluko lan mahaia bildu zen Udaletxean.  Hala eman du aditzera Maria Serranok, Hiritarren Arretarako zinegotziak.

“Elkarteko, EAJko gobernu taldeko, ABOTSANITZeko eta PSEko ordezkariek parte hartu zuten hitzorduan, Mugondo, Josu Langile eta Los Planetaseko eraikinen diagnosi-azterlanak kontratatzeko erabakiak hartzeko prozesuan aurrera egiteko helburu nagusiarekin. Laguntzak erraztu eta izapidetuko dituen auzo-bulego bat abian jartzeko, aldez aurreko azterlan bat egin behar da, eraikin bakoitzaren birgaitze-beharrak zehaztuko dituena” esan du Serranok.

“Lan-mahaian erabaki zen azterketak egingo dituzten enpresen azkartasuna eta hurbiltasuna lehenestea kontratazio horiek egiteko garaian. Diagnostikoen emaitzak jakiten hasitakoan, Open Gela delakoaren lizitazioa prestatuko da. Bulego horrek aholkuak emango ditu eta laguntzak izapidetuko ditu, komunitateek birgaitze-obrei aurre egin ahal izan diezaieten.

“Mendelu auzoa birgaitzeko prozesuan urratsak ematen jarraitzeko konpromisoak mantentzen dira, eta hartutako erabakiak dira horren froga” amaitu du Serranok.