Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Mugitzenarida

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Donostia kalearen lehen zatia asfaltatu egingo da bihartik ostiralera

2022-05-31
“Beste urrats bat emango du datozen egunetan Donostia kalea egokitu eta hobetzeko proiektuak, “Kalez kale Hondarribia hobetzen” programaren barruan”.

Beste urrats bat emango du datozen egunetan Donostia kalea egokitu eta hobetzeko proiektuak, “Kalez kale Hondarribia hobetzen” programaren barruan”. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Kalearen lehen zatian, haseratik Madalen karrikako eskilara mekanikoak arte, lanak asko aurreratu dira eta bihar, ostegunean eta ostiralean asfaltatu egingo da. Ondorioz autoentzako trafikoa itxi egingo da biharko 14:00etatik ostiral arratsaldera bitarte, eta ezingo da kalean autoa aparkatu. Asteburuan berriz ere ireki egingo da eta astelehenean margoketa lanak burutuko dira

Girizi kaletik igo ahal izango da handik Masti kalera heltzeko. Nestor Basterretxea eta Sokoa ingurutik datozenek kontutan hartu beharko dute kalea moztuta egongo dela eskilara mekanikoen inguruan” amaitu du Carrionek.