Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Mash-Up, Gaztelekuko abestia

Hondarribiko Gaztelekuko hamaika gaztek talde bat sortu eta hamar abesti ezberdin uztartzen dituen abesti bat sortu eta Psilocyben grabatu dute. Gaztelekuan egiten den
gitarra tailerretik atera den proiektua da, Saindua Gaztelekua eta Prebentzio Komunitarioko hezitzaile batekin elkarlanean. Orain, bideoklipa sortzea dute helburu. Aurtengo gabonetarako prest izango dute.
Nola sortu zen abesti bat sortzeko ideia?
Uxue Larruskain: Gitarra jotzen ikasteko, jendearekin biltzeko eta ondo pasatzeko biltzen hasi ginen. Tailerrera jende gehiago batu zenean zerbait handiagoa eta elaboratuagoa egitea
pentsatu genuen, beste instrumentu batzuekin. Pixkanaka ideiak sortzen
joan ziren eta azkenean abesti bat sortzea erabaki genuen.
Ariane Alza: Gitarra jotzea asko gustatzen zitzaigun eta tailer horretatik sortu zen proiektu berri hau, abesti batzuen "cover" moduko bat.
Jakes Txapartegi: Nik mash up-ean ez dut gitarra jotzen, ni pianojolea naiz. Taldera sartu nintzen Uxuek eta Arianek proposatu zidatelako.
U.L: Arianek eta nik hasieratik nahi genuen zerbait serioagoa egin, grabatzen ikasi eta Psilocyben grabatzeko esperientzia hori bizi.
Hortaz, instrumentu askok osatutako talde bat osatu duzue. Ze instrumentu entzun ditzakegu abestian?
Denak: Gitarra, kaxa, tronboia, pianoa eta ahotsa.
Nolakoa izan da abestia sortzeko prozesua?
AA: Hasieran, jendeari proposamena egin ondoren, guztia planifikatzeko biltzen hasi ginen. Hiru hilabeteko planifikazioa sortu genuen eta ondoren, abestiak proposatu eta entseatzeko biltzen ginen.
M.P: Taldekide guztiek posible genuen egun bat adostu genuen entseatzeko.
AA: Eta azkenean guztia muntatu dugu.
Orduan, abestia hainbat abestiren nahasketa da. Zenbat abesti nahastu dituzue?
U.L: Hamar bat abesti nahastu ditugu
J.T: Hori da, hamar abesti dira abesti bakar batean.
Zaila izan al da horiek guztiak uztartzea?
U.L: Bai, beno, konponketak beraiek egin dituzte [azaldu du Larruskainek hezitzaileei begira].
Pilar Blanco (hezitzailea): Beno, ikasten ari zarete.
Gustatu al zaizue zuen abestia sortzea?
Denek: Bai!
U.L: Errepikatzeko.
M.P: Baina hurrengoan aire girotua behar dugu. Beroa egiten zuen.
J.P: Psilocyben diozu, ezta?
M.P: Bai, agian urduritasuna zen (Barrez)
Eta grabaketa egunean nola sentitu zineten?
Denak: Urduri.
U.L: Gogo handiarekin, baina urduri.
Nola deskribatuko zenukete abestia?
A.A: Ez dakit. Abesti batetik bestera asko aldatzen da. Emozio ezberdin asko dituen abestia da.
J.T: Nik uste dut oso ondo elkartuta dagoela, oso ondo nahastuta.
Abesti propio bat duzue orain. Nola sentiarazten zaituzte horrek? Eta lagunek zer esan dizuete?
M.P: Nik ez dut erakutsi.
J.T: Niri zoriondu egin naute, eta baita talde guztiari ere. Nik uste dut soinua, ahotsak eta erritmo aldetik ere oso ondo dagoela. Meritua daukagula esaten digute. Jendeari gustatzen zaio dirudienez.
A.A: Nik gurasoei erakutsi diet eta esan didate asko gustatu zaiela eta oso ondo eginda dagoela. Ni harro sentitzen naiz hori egin izanagatik.
Abesti gehiago sortzeko asmorik ba al duzue?
Denak: Bai.
J.T: Hurrengo asmoa bideoklipa sortzea da.
U.L: Ideia bat dugu eta gabonak baino lehenago egin nahi dugu. Datorren urtean agian beste abesti bat sortuko dugu.
Zer da Gaztelekura etortzetik gehien gustatzen zaizuena?
M.P: Jendearekin egotea.
A.A: Jendearekin hitz egitea
J.T: Bai, eta abesti hau sortzetik gehien gustatu zaidana talde lana izan da.