Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Martxoaren 8a dela eta Hondarribiko Udalaren erakunde-adierazpena

EAJ, ABOTSANITZ eta PSE-EE alderdiek babestu dute

2023·03·08

25 urte baino gehiago igaro dira, Beijineko Adierazpenean eta Ekintza Plataforman, erabakiak hartzerako orduan, gizonen eta emakumeen artean parte-hartze politikoa eta boterearen banaketa orekatua lortzeko nazioarteko akordioa hartu zenetik. Nahiz eta aurrerakuntzak izan diren, munduko herrialde gehienek ez dute genero berdintasunik lortu, eta gutxi batzuk bakarrik ezarri edo bete dituzte sexuen arteko berdintasunean asmo handiko helburuak.

Egungo krisi anitzen testuinguru honetan, gizarte, ekonomia, ingurumen eta gobernantza ereduak birplanteatu nahi dira, berdintasun-arrakalak gutxitzeko asmoarekin, arrakala horiek gizartearen zati handi batentzat handitu direlako eta, batez ere, emakumeentzat. Orain da liderrak izateko garaia, erakundeak eta gizartea eraldatzeko harreman-eredu askoz ere inklusiboagoak, kooperatiboagoak eta sortzaileagoak lortzeko. Sektore anitzeko lankidetzako gobernantza feministaren eredu baterantz aurrera egin behar da, elkar entzutean oinarrituz, baita botere eta erantzukizunen banaketa eta partaidetza-prozesuak abian jartzean ere.

Mugimendu eta talde feministak eta emakumeenak, aniztasunean eta belaunaldien artean, berdintasunaren inguruko hainbat gai salatzeko eta eskatzeko mobilizatzen ari dira. Adibidez, arrazakeriaren kontrako justiziatik hasi eta soldata-berdintasuneraino, indarkeriaren amaiera eta emakumeen aurkako diskriminazioa, sexu-jazarpenaren ezabatzea, klimaren aldeko justizia, bakea mantentzea, eta hainbat gehiago.

Hala ere, tokiko eremutik orokorrera, emakumeen parte-hartzeak mugatua izaten jarraitzen du alderdi formaletako erabakiak hartzerakoan, besteak beste,  politika gaietan, administrazio publikoan, enpresa pribatuetan, unibertsitatean, sindikatuetan, elkarte eta kooperatibetan, eta beste hainbat sektoretan.

Martxoaren 8 honetan, emakumeen nazioarteko egunean, lehentasunezkoa da Hondarribian dugun egoerari egokitutako konpromisoak hartzea eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko oinarri sendoak ezartzea, 2030an, Garapen Jasangarriaren Helburuak lortu nahi baditugu. 

Horregatik, Hondarribiko udalak, gure eskumenen esparruan eta martxoaren 3ko 1/2022 Legean oinarrituta, konpromisoa hauek hartzen ditugu:

- Hasitako lana garatu eta desberdintasunak gainditzeko urrats sendoak emango ditugu.

- Udal langile guztientzat Udalean gauzatzen diren ekimen eta politika guztietan genero ikuspegia txertatzeko prestakuntza martxan jarriko dugu

- Hondarribiko 2020-2023 emakume eta gizonen berdintasunaren I planaren ebaluazioa egingo dugu.

- 2023an iraungiko den planari jarraipena emango dion plan berri bat egiteko lanei ekingo diegu, aurrekoaren ebaluazioren ondorioetatik abiatuta.

- Berdintasun departamentu bat sortuko dugu eta Udaleko langilearekin hornituko dugu.