Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Martxoak 8-arekin lotuta ekitaldi zerrenda zabala prestatu dute Udalak eta Emeki elkarteak

2024-02-23
Bueltan dugu Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna.

Bueltan dugu Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Udaletik, EMEKI Elkartearekin batera, ekitaldi agenda zabala prestatu da datozen egunetarako, eta horren berri emateko prentsaurrekoa eman dute gaur Emeki Elkartean bertan, eta han izan dira Josu Peña Gizarte Kohesiorako zinegotzia, EMEKI Elkarteko Tamara Sastre eta Tzane Carrillo, baita aurtengo Martxoak 8ko kartela egin duen Iñigo Aranburu ere. 

Josu Peña zinegotziak hartu du hitza. “Elkarlanean martxan jarri dugu aurtengo Martxoaren 8rako egin beharreko lanketa. Horregatik eskerrak eman behar dizkiet EMEKI Elkarteko kideei urte osoan zehar egiten duten lanagatik.Egun batetaz ari gara, baina ikusten denez programazio zabala prestatu da, eta zalantzarik gabe urte osoan ari beharko ginateke gai hau lantzen”.

Duela gutxi inkesta bat argitaratu da, esaten duena gizonezkoen %44 diskriminatua sentitzen dela. Hori kezkagarria dela uste dut eta oraindik lan asko daukagu egiteko” gehitu du Peña zinegotziak.

Tamara Sastrek eman du Informazio gehiago. “EMEKI Elkartetik 1991 urteaz geroztik antolatzen dugu Emakumearen Astea, eta ekitaldi desberdinak antolatzen saiatzen gara. Gogoratu nahi nuke ‘Martxoaren 8’-ak zer esan nahi duen. Mundu mailako iniziatiba bat da, emakumearen ahalduntzea bilatzen du, gure eskubideen aldeko lana aldarrikatu nahi du eta. Gure aurretik emakume askok lan handia egin dute eta egun honek beraiek gogoratzeko ere balio du. 

Emakumeak garenez, guk egunero lan egiten dugu emakumeon eskubideen alde. Baina Martxoaren 8aren inguruan aste oso bat antolatzen dugu. Ekintza batzuk Udalak antolatzen ditu, besteak guk, eta baita elkarrekin ere. Nik uste egitarau polita dela, eta herritarrak deitu nahiko nituzke parte hartzera”.

Informazio osoa: https://www.hondarribia.eus/eu/emakumeen-astea-2024