Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Martxoak 31 arte zabalik da Bono Denda kanpainaren bigarren fasea

Urtarrilaren 10etik hasi eta martxoak 31 arte abian da Hondarribiko 42 saltokitan bono denda kanpainaren bigarren fasea. Hala eman du aditzera Maria Serrano Merkataritza eta Sustapen Ekonomikorako zinegotziak.

2022·01·13

Urtarrilaren 10etik hasi eta martxoak 31 arte abian da Hondarribiko 42 saltokitan bono denda kanpainaren bigarren fasea. Hala eman du aditzera Maria Serrano Merkataritza eta Sustapen Ekonomikorako zinegotziak.

“Gogoratu nahi dut aurtengo kanpainaren lehen fasea irailaren 27tik abenduak 5 arte zabalik egon zela eta denetara 11.500 bono trukatu zituztela hondarribiarrek. Orain, bigarren fasea zabaltzen da eta 16 urtetik gorako herritarrek deskontuetaz gozatzeko bigarren aukera bikaina dute. Parte hartuko duten 42 saltokiek 190 bono izango dituzte trukatzeko”.

“Ongi da gogoratzea lehen fasean mugimendu handia ikusi ahal izan genuela parte hartu zuten komertzioetan, eta hori da Udaletik daukagun helburu nagusietako bat, herritarrek bertan kontsumitzea eta herri-bizitzari bultzada ematea.

11.500 bono trukatu ziren, eta horrek esan nahi du kanpaina honek orain artean gutxienez 345.000 euroko mugimendua sortu zuela parte hartzen ari diren komertzio txikietan, eta hori oso datu positiboa dela uste dugu. Bigarren urrats honetan zifra horiek errepikatzea nahiko genuke” gehitu du Maria Serrano zinegotziak.

Bertako merkataritzaren alde

“Bertako merkataritzaren alde egiten ari garen apustuan beste ekimen bat da bigarren bono denda kanpaina hau. Aurten 200.000 euro jarri ditu Udalak 16 urtetik gorako herritarrek bertan kontsumitu dezaten, iazko 150.000 euroei batu behar zaizkienak.

16 urtetik gorako hondarribiar bakoitzak 5 bono izango ditu kanpainan parte hartzen duten komertzioetan gastatzeko. 30 euroko erosketarekin 10 euroko deskontua egongo da. Lehen fasean bere bonoak gastatu dituztenek jadanik ez dute aukerarik izango berriz egiteko”amaitu du Serrano zinegotziak.