Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Martxan dira jaietako argazki eta kartel lehiaketak

2025-06-17
Hondarribiko Jai Nagusiak egunez egun gertuago dira...

Hondarribiko Jai Nagusiak egunez egun gertuago dira. Udala duela zenbait aste ari da haiek prestatzeko lanetan, izan ere, uztailak 4 arte jaietako kartel eta argazki lehiaketetan parte hartzeko epea zabaldu da.

Jai Nagusietako kartel lehiaketan edozeinek har dezake parte. Teknika librea da, lanek orijinalak behar dute,  baita adimen artifizialik gabe sortutakoak ere. Neurriek, aldiz, 70x50zm-koak, bertikalean. Irabazten duenak 650 euroko saria jasoko du, eta bere obra Jaiak iragartzeko kartel ofiziala izango da. Bigarren sailkatuak 300 euroko saria dauka zain, 200ekoa hirugarrenak. 

Argazki lehiaketan parte hartzea ere irekia da. Hondarribia kokaleku duten zuri-beltzeko edo koloretako argazkiak onartuko ditu Udalak. Parte-hartzaile bakoitzak aurrez argitaratu edo saritu gabeko lau ale aurkez ditzake, baita adimen artifizialik gabe sortutakoak, 20x30zm-ko neurrikoak, eta markorik gabekoak. 500, 400 eta 300 euroko sariak jasoko dituzte, hurrenez hurren, lehen hiru sailkatuek. Arma Plazako Interpretazio Zentroan Jai Nagusiak hasi baino lehen egingo den erakusketan egongo dira ikusgai lan guztiok.