Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Markel Olano Diputatu Nagusiak eta Mari Jose Telleria Kultura diputatuak San Telmo gaztelua bisitatu dute gaur

2023-02-21
Abenduaren 17an gaztelua ireki zenetik, 1316 bisitari igaro dira bertatik, horietatik 931 hondarribiarrak

Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak eta Mari Jose Telleria Aldundiko Kultura Diputatuak San Telmo gaztelua bisitatu dute gaur arratsaldez, Hondarribiko Udalak egindako gonbiteari erantzunez. Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak egin die harrera, eta ekitaldian izan dira ere udaleko hainbat zinegotzi.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “ohore handia da gure artera etorri izana eta ohore handia da gure eta denon ondarea aberasteko eman ditugun pausoen berri bertatik bertara ezagutarazteko aukera paregabe hau eman izana. Denok dakigu, bertako nahiz kanpokoek, Hondarribiaren ondarea oso aberatsa dela dela eta denok jakitun gara buruz argi eta lankidetzaren bidez landu beharrekoa dela. Zentzu horretan, urtarrilaren 25ean Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua gonbidatu genituen gurera, eta orain beste urrats bat ematen dugu”.

Ondare arkitektonikoa guztiok ezagutzen dugu, baita Jaizkibelgo dorreak eta Guadalupeko Gotorlekua ere, eta iazko uztailaz geroztik, San Telmo gaztelua batu behar diogu. Berriki, gazteluaren ateak zabaldu ditugu, eta bi hilabetetan 1316 pertsonek bisitatu dute 139 bisita desberdinetan, horietatik 931 hondarribiarrak.

Horretan ari gara lanean, eta era berean, gure plangintzaren bigarren urratsa geratzen zaigu. Gazteluaren etorkizuneko erabilerari buruz herritarrei galdetzeko kanpaina bat abian hartzea. Horrekin batera, gure erakundeetako ordezkariokin partekatu nahi dugu gure gogoeta eta zuen laguntza eskatuko dizuegu ahalik eta egitasmo aberats eta emankorrena gerta dakigun.

Markel Olano Diputatu Nagusiak zinez eskertu du Txomin Sagarzazu alkateak luzatutako gonbitea, bai eta San Telmo gaztelua hondarribiar zein kanpokoentzat zabaltzeko egindako “lan eskerga”. Olanok azaldu duenez, “benetan garrantzitsuak dira halako urratsak, gure lurraldean badirelako oraindik ezagutzeke edo zabaltzeke dauden altxor historikoak”, baina San Telmoko gaztelua jada ez dago zerrenda horretan alkateak eta bere taldeak egindako lanari esker. Hori esanda, gonbitea luzatu die gipuzkoar guziei Hondarribira hurbildu eta gure itsas iraganari hain lotua egon den txoko hau bertatik bertara ezagut dezaten.

Bisitaldian, bertaratutakoek Gazteluko gune ezberdinak ikusi ahal izan dituzte, hala nola ofizialarentzako goardia, dorrea, plaza txikia, putzua, mazmorrak edo troparentzako kuartela eta sukaldea.