Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Manga txokoa gaztelekuan

Aste honetan bertan Puntalean kokatutako gaztelekuak Manga Txokoa estrenatu du.
Gaztelekua eta Hondarribiko liburutegiaren artean sustatutako ekimen honi esker, manga estiloko komikiak eskuragarri izango dira gaztelekuan bertan irakurri zein maileguan hartzeko.
Aukera berri hau, gaztelekuko erabiltzaileez gain, 12-17 urteko herriko gazte orori irekita dago. Aurrerantzean, manga titulu jakin batekiko interesa duten gazteek gaztelekuan ere eskatzerik izango dute.
Puntaleko gaztelekuko irekiera ordutegia asteartetik ostegunera 17:00tik 20:00ra eta ostiral zein larunbatetan 17:00tik 21:00tara luzatzen da.
Informazio gehiago gaztelekuko telefono zenbakian: 688 728 246

