Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea "Makil Hotsak" ikuskizuna izango da larunbat honetan, Amuten

2026-07-02
Hondarribiko Udala kultura auzoetara hurbiltzeko egiten ari den apustuaren baitan, Hika Teatroaren "Makil Hotsak" ikuskizuna izango da larunbat honetan Amuten.

Proposamen eszeniko honek oroimenaren bidaia batera eramaten gaitu, 80ko hamarkadako intsumisioaren garaia gogora ekarriz. Aldi berean, gaur egungo testuinguruan, gerra-mehatxuak berriro ere nazioarteko agendan presentzia hartu duen honetan, lurrarekiko lotura, bakearen aldeko mezua eta belaunaldi ezberdinen arteko hausnarketa partekatua proposatzen ditu.

Musika, dantza eta gorputz-adierazpena uztartzen ditu ikuskizunak, memoria historikoa eta egungo errealitatea elkarrizketan jarriz. Ortzi Alonso Kultura zinegotziaren hitzetan, "Makil Hotsak proposamen artistiko indartsua da, ikuslea hunkitzeaz gain hausnarketara gonbidatzen duena. Memoria historikoa eta gaur egungo erronkak uztartzen ditu, eta kulturak gizartean duen balio eraldatzailea agerian uzten du. Hondarribiar guztiak gonbidatu nahi ditut larunbatean Amutera gerturatzera, kalitatezko ikuskizun batez gozatzeko aukera paregabea izango baita”.

Halaber, gaineratu du Udalaren apustua “herritarrengandik gertu dagoen kultura eredua sendotzen jarraitzea” dela, “auzoetan bertan kalitatezko kultur eskaintza bermatuz eta herritarren parte-hartzea sustatuz”.

Ikuskizuna 13:00etan izango da, Anttoni Etxeberria Mendizabal plazan.