Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu aviso obras

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Maiatzak 9, larunbata: XV. Hondarribiko Triatloia

2026-05-08
Asteburu honetan trafikoan eragozpenak izango dira Bidasoa Itzulia eta XV. Hondarribiko Triatloiaren ondorioz

Maiatzaren 8tik 10era, Bidasoa Itzulia eta XV. Hondarribiko Triatloia jokatuko dira. Ondorioz, trafikoan hainbat murrizketa eta aldaketa izango dira hiriko gune ezberdinetan. 

Maiatzak 9, larunbata: XV. Hondarribiko Triatloia 

Ostiraletik bertatik hasiko dira prestaketa lanak, eta une jakin batzuetan mozketak izango dira Foru kalean, Baserritar etorbidean, Sokoan, Txiplaon, Arrokan eta Ramon Iribarren inguruan.

Larunbatean bi proba jokatuko dira:

  • Triatloi herrikoia (15:00etatik aurrera)
    Bizikleta zatian trafikoa erabat etengo da Arroka biribilgunean, Ramon Iribarren, Pierre Lhande eta Higer bidean. Aurreikuspenen arabera, 16:15erako egoera normaltzen hasiko da.
  • Triatloi profesionala (18:45era arte)
    Proba profesionalak Baserritar, Labreder, Guadalupe eta Jaizkibel inguruak ere zeharkatuko ditu. Trafikoan unean uneko mozketak izango dira.