Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu aviso obras

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Maiatzak 8, ostirala: Guadalupe - Jaizkibel erlojupekoa

2026-05-06
Asteburu honetan trafikoan eragozpenak izango dira Bidasoa Itzulia eta XV. Hondarribiko Triatloiaren ondorioz

Maiatzaren 8tik 10era, Bidasoa Itzulia eta XV. Hondarribiko Triatloia jokatuko dira. Ondorioz, trafikoan hainbat murrizketa eta aldaketa izango dira hiriko gune ezberdinetan. 

Maiatzak 8, ostirala: Guadalupe - Jaizkibel erlojupekoa

Bidasoa Itzuliaren lehen etapa ostiralean jokatuko da, Guadalupe eta Jaizkibel arteko erlojupeko igoerarekin.

Irteera 15:30ean izango da Guadalupeko Kantinan, eta helmuga Jaizkibelgo paradore zaharraren inguruan kokatuko da. Ibilbideak Guadalupe, Justiz, Txurtxipi eta Jaizkibel zeharkatuko ditu.

15:00etatik aurrera, errepidea erabat itxiko da hainbat zatitan, eta desbideratzeak ezarriko dira. Halaber, aparkalekuetan murrizketak izango dira, bereziki Jostaldi eta Guadalupe inguruan.