Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu aviso obras

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Maiatzak 10, igandea: Bidasoa Itzuliaren hirugarren etapa

2026-05-08
Asteburu honetan trafikoan eragozpenak izango dira Bidasoa Itzulia eta XV. Hondarribiko Triatloiaren ondorioz

Maiatzaren 8tik 10era, Bidasoa Itzulia eta XV. Hondarribiko Triatloia jokatuko dira. Ondorioz, trafikoan hainbat murrizketa eta aldaketa izango dira hiriko gune ezberdinetan. 

Maiatzak 10, igandea: Bidasoa Itzuliaren hirugarren etapa

Igandean, Bidasoa Itzuliaren hirugarren etapa 10:30ean abiatuko da Hendaian, eta helmuga Irunen izango da. Txirrindulariak Hondarribiatik 10:40 eta 11:00 artean igaroko dira. 

Ibilbidea honako hau izango da: Mendelu – Amute – Aireportua – Santa Engracia – Txiplao – Labreder – Baserritar etorbidea – Higer bidea – Guadalupe – Labreder – Santa Engracia – Aireportua – Amute – Mendelu.

10:10etatik aurrera, trafiko mozketak egingo dira hainbat puntutan, hala nola Aireportuko biribilgunean, Santa Engrazian, Txiplaon (Muliate aldetik erabat itxita), Arrokan eta Higer bidean. Azken honetan, jaitsiera guztiz itxiko da 10:30etik aurrera.

Udaltzaingoak herritarrei gomendatzen die egun eta ordutegi horietan ibilgailu pribatuaren erabilera saihestea eta joan-etorriak aldez aurretik planifikatzea.