Aplikazio habiaratuak
Menu Kultura - Kultura
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Maddalen Arte Gunea - Urteko Balantze Bilera
Maddalen Arte Gunea 2025
Urteko Balantze Bilera Gonbidapena
Maddalen Arte Guneatik urte honetan egindako lanaren urteko balantzea partekatzeko bilera irekira gonbidatu nahi ditugu gure jardueraren parte izan zareten guztiak: artistak, laguntzaileak, auzokideak eta artezaleak.
Topaketa hau informatzeko, entzuteko eta elkarrizketarako gune bat izango da; elkarrekin egindako bidea berrikusi eta etorkizuneko proiektuetarako iritziak, ideiak eta proposamenak jasotzeko aukera izango dugu. Guztion ekarpenek lagunduko digute Maddalen Arte Gunea espazio bizi, sortzaile eta parte-hartzailea izaten jarrai dezan.
Bilerara edozein herritar gonbidatuta dago, bai gure jardueretan parte hartu dutenak, bai lehen aldiz hurbildu eta proiektua gertutik ezagutu nahi dutenak.
- Data eta ordua: Urtarrilak 16 Ostirala 19.00etan
- Lekua: 103 Aretoa. Kultur Extean (Denda Kalea 18 , Hondarribia)
Aldez aurretik eskertzen dizuegu zuen presentzia eta ekarpenak. Guztion artean eraikiko dugu Maddalen Arte Gunea, elkarlanetik eta sormenetik abiatuta.






