Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Kultura - Kultura

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Maddalen Arte Garaikidearen Gunea Hondarribian

imagen
2025
mar
28
Erakusketak
19:00
Elebitan

Hondarribian kultura eta sormena bizirik daude! Datorren ostiralean, 2025eko martxoaren 28an arratsaldeko 19.00etan, MADDALEN arte garaikideari eskainitako gunea inauguratuko dugu. MADDALEN bertako artisten sormena bultzatzea eta artearen eta komunitatearen arteko elkarrizketa sustatzea helburu duen espazio berritzaile eta dinamikoa da.

Espazioaren Ezaugarriak

MADDALEN erabilera anitzeko espazioa da, kultur jarduera anitz antolatzeko prestatua:

  • Taldeko eta bakarkako erakusketak.
  • Bideo-emanaldiak, hitzaldiak eta tailerrak.
  • Performanceak eta musika esperiment

Kudeaketa

Espazioa artista edo kultur eragile baten kudeaketapean egongo da urtero. Hasiera honetan, Judas Arrieta arduratuko da MADDALEN martxan jartzeaz eta urte batez gune honen kudeaketaz. Ondoren, beste eragile edo sortzaile bati utziko zaio espazioaren ardura, ikuspegi eta proposamen berriak ekarri ahal izateko.

Programazioa

2025erako programan bost erakusketa berezi antolatuko dira:

  • Lehenengo erakusketa: MADDALEN espazioaren aurkezpena, ezaugarriak eta helburuak azalduz.
  • Bertako bi artistaren banakako erakusketak.
  • Gure auzoaren eta herriaren errealitateari lotutako bi taldeko erakusketa.

Lehen Erakusketaren Helburuak

Lehen erakusketan, gure espazioak hiru helburu nagusi sustatuko ditu:

  • Maddalen espazioaren ezaugarri eta helburuak ezagutu.
  • Hondarribiko Sortzaileen eta Artisten Zerrenda osatzea: MADDALENek herriko artistak, sortzaileak eta kultur-eragileak identifikatzeko eta euren lana sustatzeko zerrenda bat sortuko du, komunitatea indartu eta etorkizuneko ekimenetan baliagarria izan dadin.
  • Herritarren iritzia eta proposamenak biltzeko kaxa: MADDALENek komunitatearen ahotsa entzutea eta elkarlanean proiektu kolektiboak bultzatzea helburu du. Bisitariek iradokizunak eta pentsamenduak kutxan uzteko aukera izango dute, artearen bidez lotura sendoak eraikitzeko

Jarduera Paraleloak

Arteak ikuspegi berriak eskaintzeko helburua du, eta MADDALENek hainbat jarduera osagarri proposatzen ditu, hala nola tailerrak, hitzaldiak, bisita gidatuak eta mahaiinguruak, artistak, bizilagunak eta kultur arduradunak elkartzeko.

Helburuak

Maddalenek tokiko artistei ikusgarritasuna emateaz gain, komunitate-sentimendua indartzen duen elkargune dinamiko bat sortuko du, auzoa eta herria kulturaren bidez aberastuz.

Ez galdu inaugurazio eguna! 

MADDALEN zure zain dago. 

Elkarrekin, sormena eta kultura bultzatuko ditugu Hondarribian

Boton ver mas eventos