Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Jaizkibelgo kontserbazioa
Atzealdea

Loratu Herria

Loratu Herria ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiaren, EHUren, ikastetxeen eta udalen arteko lankidetzatik sortu da. 2022an, Gipuzkoako ia 60 ikastetxek parte hartzen dute ekimen honetan, eta Hondarribiaren kasuan, Ama Guadalupekoa Ikastetxeak, Egiluze Ikastetxeak, Talaia Eskolak eta Talaia Institutuak bat egin dute proiektuarekin.

Zer da Loratu Herria?

Ekimen honen helburu nagusia Hondarribiko ikastetxeetako ikasleek zomorroak, intsektuak eta landareak aztertu eta babesteko lursail bat sortzea da. Horrela, ikasleek bertako biodibertsitateari buruz in situ ikasi ahal izango dute, gizakiaren esku-hartzerik ez duen ekosistema txiki baten hazkunde- eta bilakaera-prozesua aztertuko duten tailerren bitartez.

Gure larreetako ekosistemaren bilakaera eta azterketa

Loratu Herria ekimena garatzeko, hainbat babes-eremu sortuko dira, eta ikastetxeek kudeatuko dituzte Udalarekin lankidetzan, Ingurugelaren esparruan. Talaia Eskolaren eta Talaia Institutuaren kasuan, azpiegitura egokiak izateari esker, belardi-lursail bat bilatu eta mugatu ahal izango dute Loratu Herria ekimena garatzeko. Ama Guadalupekoa Ikastetxea eta Egiluze Ikastetxearen kasuan, aldiz, ez dute ekimen honetara bideratu daitekeen belardirik. Hori dela eta, Udalak Loratu Herria ekimena garatzeko belardi-lursail egokiak bilatu ditu San Markos parkean.

Irakasleei eta ikastetxeei ekimen hau garatzen laguntzeko, EHUko profesional espezializatuek saio teoriko bat prestatuko dute, eta, ondoren, belardi horietako batera hurbilduko dira, parte-hartzaileei eremu bateko ekosistemaren azterketa nola egiten den erakusteko. Horrela, Hondarribiko ikastetxeetako ikasleek gure eremuan modu naturalean hazten diren landareen, intsektu eta animalia txikien espezieen barietate desberdinak hazten, mantentzen eta aztertzen ikasi ahal izango dute, baita ekosistema hori osatzeko elkarren artean nola erlazionatzen diren ere.

«Basoak Ernatzen» ekimenarekin gertatu zen bezala, Loratu Herria ekimenak lotura estua du Nazio Batuek 2015ean planteatutako Lurreko Ekosistemetako Bizitzaren Garapen Iraunkorrerako Helburuarekin, eta ikastetxeek 2030erako Eskola Agendaren bidez lantzen dute, besteak beste, “Belardien azterketa” bezalako ikasgaien bitartez.

Loratu Herria
Loratu Herria