Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Liburutegia

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Agenda

Atzealdea Literatura tailerra: Elur bustia (Pello Lizarralde)

Dinamizatzailea: Ane Mayoz
calendarioNOIZ 2023
Apirilaren 20an
• 16:15
Euskaraldia
idiomaHIZKUNTZA Euskara
entradasSARRERAK Doan

Liburua udal liburutegian eska daiteke. Informazioa eta izen-ematea: 943 11 12 85 - liburutegia@hondarribia.eus.

 

Lizarralderen pertsonaiak begi, belarri eta usaimen dira hitz bilakatu bitartean. Eta paisaiaren barruan, izan urbanizatua edo basoa, hartzen du arnasa pertsonaia horrek, eta harekin nobelak. Ez dakigu asko eleberri honetako protagonistaren biografiaz: dakiguna da Ramiro deitzen dela eta hegoaldea duela xede. Lanak huts egin eta etxerako itzuleran da Ramiro, zain duen familiaren ondora. Ez dugu haren iraganik ez etorkizunik ezagutzen, soilik eleberriko peripezien ibili xehean ikusi, hauteman, gogoetatutakoek ematen dute Ramiroren dimentsio humanoaren tamaina. Literaturaren aterpea edo gaur egungo literaturaren baso ilunean soilgunea gogoko dutenei ederra eta atsegina gertatuko zaie Pello Lizarralderen Elur bustia eleberria.

 

Pello Lizarralde

Pello Lizarralde Zumarragan jaio zen 1956an. Gaur egun Iruñean bizi da.

Argitalpenak:

  • Ilargiaren hotzikarak (1978).
  • E’pericoloso sporgersi (1984).
  • Hatza mapa gainean (1988).
  • Sargori (1994).
  • Un Ange passe-Isialdietan- (1998).
  • Larrepetit (Euskadi literatura saria 2003).
  • Iragaitzaz (Erein, 2008).
  • Orbanak (Erein, 2012).

 

Pello Lizarralde Elur bustia liburua

Elur bustia liburua