Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Agenda
Atzealdea Liburuaren hitzordua: Mandamendu hipermodernuak - Iñigo Martinez Peña
- Euzkeraz.
- Liburua udal liburutegian eska daiteke
- Informazioa eta izen-ematea: 943 11 12 85 - liburutegia@hondarribia.eus.
Informazio erlazionatua
Mandamendu hipermodernuak
Zerk egiten du gure gizartea den bezalakoa? Zertan eta zergatik gara aurreko belaunaldietatik desberdinak? Gure aroa bereizten duten ezaugarriak hauteman nahi ditu Iñigo Martinezek, eta, horretarako, inkontzienteki geureganatu ditugun aginduak bilatu eta definitzen ditu: bidaia ezazu, ez egon triste, izan zu zeu, zaindu zaitez, ez hartu maitasun konpromisorik, zoriontsu, bilatu berriena. Horrela, mandamentuko zerrenda osatu arte. Garai likidoa, kontsumoaren gizartea, globalizazioa, informazioaren, sarearen edo errendimenduaren jendartea. Hainbat izen eman zaizkio bizi dugun sasoiari, eta hipermodernitatea kontzeptua darabil egileak izendapen horiek biltzeko eta guztien azpian datzan muina ulertzeko: garaiak gehiago ematea eta gehiago egitea eskatzen digula uneoro. Pentsarazten duen gogoeta-sorta, geure munduari eta geure buruari begi berriekin begiratzen laguntzen duena, eta agian bizimodu hobe baterako gonbidapena: horra liburu mamitsu bezain atsegingarri honek eskaintzen diguna
Iñigo Martinez Peña
(Gasteiz, 1975). Filosofian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Batxilergoko Filosofia eta Psikologia irakaslea da, Loiuko Lauro ikastolan 2000tik aurrera. Filosofia eta pentsamendu kritikoa gizarteratzeko lanean dabilen Agora Filosofia Elkarteko zuzendaritza taldeko kidea da. Filosofiaren defentsak (Erein, 2017) liburuaren koordinatzailea eta Mandamentu hipermodernoak. Egungo inertziak zalantzan jartzen (Elkar, 2021) liburuaren egilea da. 2018-2019 bitartean Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioko kolaboratzailea izan zen, filosofiarekin bat egungo mundua ulertzeko ahaleginetan. Egun, Prest! Deustualdeko aldizkarian iritzigilea da, eta formakuntza psikoanalitikoan parte-hartzen du Bilboko Antena Klinikoan