Aplikazio habiaratuak
Menu Kultura - Kultura
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Liburuaren hitzordua: Haragizko erreformak - Mari Luz Esteban
- Liburua udal liburutegian eska daiteke
- Informazioa eta izen-ematea: 943 11 12 85 - liburutegia@hondarribia.eus.
Haragizko erreformak
Mari Luz Estebanek poema bilduma honetan genealogia geografikoetan, kulturaletan, sozialetan zein linguistikoetan arakatu du, askotariko adarkatzeez osaturiko genealogia afektibo eta politikoak poetikoki gorpuzteko. Lehen atalean, oroitzapenen txatal poetikoak osatzen ditu, haurtzaroko geografia afektiboetan arakatuz, klase-kontzientziaren ernamuinak eta hizkuntza-kontzientziaren ernamuinak aletuz. Kontzientzia ernaltze horren bizipen, eszena edo oroitzapen modura gorpuzten direnek, pixkanaka teorizatze poetikorantz egiten dute jauzi. “Teoria maketoa” izeneko atalean kontzientzia ernaltze horrek sorturiko gogoeta poetikoa harilkatzen du, bere poetika edo bide estetikoa argitzeko urrats garrantzitsu bihurtzen dena. Bertan gurutzatzen dira aurreko ataletan printzaka aletuz joan diren zapalkuntza horien kontzientziak (feminista, herri-, hizkuntza- eta klase-kontzientzia…), posizio poetiko-politiko berri bat sortzeko, subjektu maketoarena, XXI. mendeko begirada batetik zeharkaturikoa. Berriro ere subjektu poetiko-politiko bat sortzeko gaitasuna erakutsi du Mari Luz Estebanek, XX. mendeko hainbat zapalkuntza gurutzatu gogoeta poetikora bilduz, XXI. mendekoak birpentsatzeko akuilu poetiko pizgarri direnak. (Iratxe Retolaza)