Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Liburutegia

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Liburuaren Eguna ospatzeko ekintzak Hondarribiko Liburutegian

2026-04-21
Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu...

Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko asmoz.

Talaia ikastetxean antolatutako Haiku lehiaketaren harira, ikasleen lanen aukeraketa batekin erakusketa prestatu da liburutegian bertan. Horrez gain, aukeratutako haikuekin orrimarkatzaile bereziak sortu dira, herritarren artean banatzeko.

Datorren larunbatean bookcrossing ekimena egingo da: herriko hainbat txokotan liburuak “askatuko” dira, irakurle berrien eskuetara iritsi daitezen eta literaturaren zirkulazioa sustatzeko.

Hondarribiko liburutegiak herritar guztiak gonbidatzen ditu ekintza hauetan parte hartzera eta Liburuaren Eguna elkarrekin ospatzera.