Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Lau estropadekin Arraun Festak asteburu honetan denetariko ekitaldiekin

2023-08-03
Lau arraun estropada jokatuko dira asteburu honetan Hondarribiko uretan. Denak aurkezteko ekitaldia Udaletxeko Areto Nagusian burutu berri da, eta han izan dira besteak beste, Igor Enparan Hondarribiko Alkatea eta Joxemi Elduayen Hondarribia Arraun Elkarteko presidentea.

au arraun estropada jokatuko dira asteburu honetan Hondarribiko uretan. Denak aurkezteko ekitaldia Udaletxeko Areto Nagusian burutu berri da, eta han izan dira besteak beste, Igor Enparan Hondarribiko Alkatea eta Joxemi Elduayen Hondarribia Arraun Elkarteko presidentea.

Igor Enparan Alkateak azpimarratu du arraun asteburuak duen garrantzia oso handia dela. “Estropada ardatz hartuta, Udala eta Hondarribia Arraun Elkartearen lankidetzaren bitartez Hondarribian egun edo asteburu ederra pasatzeko aukera egongo da. Nik Hondarribiarekin izango dut bihotza, baina lehian ariko diren arraun talde guztiei zorterik onena opa diet.

Jakitun gara zer nolako lana eskatzen duen bai asteburu honetako lanak, baita urte osoan Elkartean egiten denak ere, horregatik eskerrak eman nahi dizkiet bai asteburuan ikusiko ditugun arraunlariak baita gaztetxoen kategorietan lan egiten duten bolondresen lana eskertzeko, bai mutil zein nesken kategorian”

Joxemi Elduayenek eskerrak eman dizkio “Udalari, eta egun handi hau ondo joateko lan egiten duten guztiei. Afizioari dei egiten diot kalera berdez atera dadin, eta arraunlariak animatzeaz gain, kamiseta berdea jantzi eta balkoiak kolore berdez apaintzea eskatzen dut”.

Larunbata, abuztuak 5:

11:00: suzirien jaurtiketa.
11:00: ABIYUAN fanfarrea hiriko kaleetatik ibiliko da.
12:30: IZUGARRIA Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa Hondarribiko kaleak zeharkatuko ditu.
12:00 – 14:00: Burrunba Elektropatxaranga San Pedro kalean.
16:45: kalejira herrikoia zale guztientzat, San Pedro kaletik estropada-eremuraino.
17:25: Eusko Tren Ligako “XV. Txingudiko Bandera – Balfego Sari Nagusia” estropada
18:13: Hondarribiko XXXVI. Bandera – MAPFRE SARI NAGUSIA (Eusko Label Liga).
20:00 – 22:00: Abiyuan fanfarrea Portuan zehar ibiliko da.
20:00 – 22:00: SCOOBYBAND ORKESTRA San Pedro kalean.
22:00 – 01:00: DJ KANUPIren emanaldia Arrantzale auzoan.

Igandea, abuztuak 6:

13:00 – 15:00: ABIYUAN fanfarrea Portuan zehar ibiliko da.

15:30 –KAE-2 Ligako ‘Hondarribia Arraun Elkartea’ bandera
16.30: Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako XVII. Bandera. (KAE1 Liga).