Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Lau ardatz estrategikotan banatuta, 2022rako EAJko Udal Gobernuak 24.363.525 euroko aurrekontu proposamena aurkeztuko du ostegunean

Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Mari Altuna Ogasun Zinegotziak egin dute ‘Hondarribia Indarberritzen’ proposamenaren aurkezpena

2021·11·30

. Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Mari Altuna Ogasun Zinegotziak egin dute ‘Hondarribia Indarberritzen’ proposamenaren aurkezpena
. Oposizioko alderdiek aurkeztutako 180.000 eurotik gorako zenbait zuzenketa onartuko dira

Datorren 2022 urterako Hondarribiko Udaleko Gobernu Taldeak 24.363.525 euroko aurrekontua proposatuko du ostegun goizean burutuko den Ezohiko Osoko Bilkuran, pasa den osteguneko Ogasun Batzordean jorratu eta diktaminatu ondoren. Hala eman dute aditzera gaur Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Mari Altuna Ogasun Zinegotziak Udaletxeko Areto Nagusian egindako prentsaurrekoan, ‘Hondarribia Indarberritzen’ aurkeztuz.

“Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet datorren urterako aurrekontuan abenduaren 2an bozkatzeko aukera izan dezagun hainbesteko lana egin duten guztiei, zinegotziari eta teknikariei. Eskerrak ere beste udal taldeei, aurrekontua hobetzeko egin dituzten aportazioengatik” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

Gobernu Taldearen proposamena azaroaren hasieran helarazi genien beste udal taldeei. Ondoren zatikako zuzenketak jaso ditugu, eta pasa den osteguneko Ogasun Batzordean landu egin genuen alderdi guztien artean. Handik atera den diktamena eramango da abenduaren 2ko Plenora. Argi utzi nahi dut Udal Gobernu Taldearen asmoa aurrekontuak negoziatzea izan dela, eta osteguneko batzordean erabaki genuen bezala, beste alderdiei 180.000 eurotik gorako hainbat zuzenketa onartu dizkiegu eta proposamenak horiek kontuan hartuta eramango dugu udalbatzara”.

“COVID-19ak ezartzen dizkigun ziurgabetasunaren eta erronken aurrean, suspertzeko eta etorkizunerako aurrekontua aurkezten dugu. ‘Hondarribia Indarberritzen’, bizitzen ari garen egoera honetan indarra eta bultzada berreskuratzeko. Agintaldi plana eguneratzean zehaztu genuen bezala, lehentasun argiak dira guretzat pertsona eta familiekin bat egitea alde batetik, tokiko ekonomiaren sustapena bestetik, eta horiekin batera, hiriaren garapen jasangarria eta herritarrentzako zerbitzuak hobetzea. Horregatik, historiako hirugarren aurrekonturik altuena da, eta hiriaren etorkizuneko garapenak garrantzi berezia du guretzat.

Udalaren lidergoa

“Udalak lidergoa hartu du eta hiriaren bultzada ekonomikorako eta udal-zerbitzuak hobetzeko konpromisoa hartzen du. 2,4 milioi eurotik gorako inbertsioak aurreikusten ditugu orain, eta jarduera ekonomikoari 760.000 eurotik gorako kopurua eskainiko diogu.

Beste hainbat arlotan ari garen bezala, aurrekontuetan ere herritarren partaidetzarako prozesua abian jarriko dugu. Abenduaren 15ean jarriko dugu martxan gure partaidetza-eredua, eta 16 urtetik gorako hondarribiarrek 2022an garatuko den proiektu bat aukeratu ahal izango dute, gero Udalean aztertu eta apirileko Udalbatzan jorratzeko asmotan” zehaztu du Sagarzazu Alkateak.

Juan Mari Altuna Ogasun zinegotziak eman ditu aurrekontuen sarrera eta gastuen inguruko xehetasun gehiago. Azaldu duenez, “aurrekontua 24.363.525 eurokoa izatea proposatuko dugu, iazko kopuruen oso antzera.

“Alkateak aipatutako lau ardatz estrategikoei begira, honela banatzen dira aurrekontuak. Pertsona eta familiak izeneko atalerako 3.558.626 euro bideratuko ditugu, bertako ekonomia suspertzeko 1.179.735, garapen iraunkorrerako 7.855.061, eta administrazioa eta herritarrentzako zerbitzua hobetzeko 4.709.544 euro. Kopuru horien barnean, egitasmo eta proiektu ugari azpimarratu daitezke, era desberdinetakoak baitira. Haur parke bat estaltzea, Amuteko pilotalekuan hobekuntzak, urtearen lehen hilabetetan abian jarriko dugun San Nikolaseko pasarela egokitzea…

Aurrekontua onartzen bada, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera bidali, eta epe bat igarota, urtarrilaren 10etik 2022ko aurrekontuak abian egotea da. Hori hala egiten denean, departamentuka publiko egingo ditugu” gehitu du Altunak.

Aurrekontu proposamenaren informazio gehiago: https://www.hondarribikoaurrekontuak2022.eus/