Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Gaurkotasuna
Atzealdea

Larunbatean izango da 2023an jaiotako 95 haurren omenezko Zuhaitz Eguna

2024·03·13
Larunbata honetan goizeko 11:00tan Hondarribian iaz jaio ziren haurren omenez ‘Zuhaitz Eguna’ ospatuko da. Hala eman du aditzera Garoa Lekuonak, Ingurumen zinegotziak.

Larunbata honetan goizeko 11:00tan Hondarribian iaz jaio ziren haurren omenez ‘Zuhaitz Eguna’ ospatuko da. Hala eman du aditzera Garoa Lekuonak, Ingurumen zinegotziak.

Azken aldiotan bezala, San Telmo inguruan izango da, goizeko 11:00tatik hasita. Aurretik pinua landatuta zegoen tokian, bertakoa den zuhaitz espeziea, ametza, landatuko da. Era berean,  2017an jaiotako haurrei makila bana oparituko zaie eta xenden liburuxka. Hau eguerdiko 12:00etan izango da.

Autoak aparkatzeko bi gune egongo dira, bata San Telmo tiro zelaiaren inguruan, eta bestea Higer Itsasargiaren alboan. Udaletik eskatzen diegu, batez ere 7 urteko haur eta familiei, ahal duten neurrian, oinez igotzeko gunera, eta bestela Higerreko aparkalekua erabiltzea. Edozein kasuan, familiako ahalik eta kotxe kopuru gutxiago igotzen badira, are eta hobe” esan du Garoa Lekuonak.

Datu modura, esan 2023an 95 haur jaio zirela, aurreko urtean bezala; eta 2017an 133. Horiek izango dira beraz landatuko diren zuhaitzak eta banatuko diren makilak.

Iaz jaiotako 95 haurren artean, 50 dira neskak eta 45 mutilak. Izen erabilienak nesken artean Alaia, June eta Mara dira, eta mutilen artean Adur, Lier eta Paul."