Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Larunbata arte zabalik Gabonetako gazte Olinpiadetan izena emateko epea
2019-12-09
Abenduaren 26, 27 eta 28an zehar, 12-16 urtekoentzako taldekako frogez osatutako txapelketa antolatu dute Saindua gaztelekua eta Prebentzio Komunitarioko hezitzaileen artean

Gazte Hondarribiar batek egindako kartela oinarritzat harturik, ikastetxe zein gazteen ohiko eremu publikoetan hasi dira jada Gabonetak Gazte Olinpiaden berri ematen.
Txapelketa formatuko hiru eguneko ekintza honetarako izen ematea Abenduaren 14ª arte irekita egongo da.
Parte hartzeko Baldintzak
Esan bezala, DBHko ikasleei zuzendutako ekintza honetan taldeka parte hartu beharko da eta talde mistoek puntu bonusak izango dituzte txapelketari dagokionez.
- Gehienez 8 kidez osatutako taldeak osatu beharko dira.
- Osatutako taldeari izena jarri beharko zaio eta jarri ezean puntuak kenduko dira.
- Froga guztietan parte hartzea derrigorrezkoa izango da. Edozein taldekidek ekintzaren batean parte hartzerik ezingo balu, taldea arduratuko da beste pertsona batekin taldea osatzeaz eta antolatzaileei aldaketaren berri emateaz.
- Talde mistoek bonusa izango dute
- Ekintza 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendauta egongo da (DBH 1-4ko ikasleak)