Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Larrialdi egoerarik gabeko Inauterietarako prestatzen ari da Hondarribia

2022-02-21
Datorren asteburuan ospatuko diren Inauterietarako prestatzen ari da Hondarribia. Honen inguruko informazioa emateko prentsaurrekoa eman dute gaur ARMA PLAZAn Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak.

Datorren asteburuan ospatuko diren Inauterietarako prestatzen ari da Hondarribia. Honen inguruko informazioa emateko prentsaurrekoa eman dute gaur ARMA PLAZAn Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak.

“Egoera berezi baten aurrean gaude” esan du Txomin Sagarzazuk. “Larrialdi egoera bertan behera utzita dago, baina ezin dezakegu pentsatu dena pasatu denik. Inauterien beharra denok daukagu, besteekin sozializatzeko eta ongi pasatzeko aukera ederra da, baina Udaletik, eta Inauterietan asko mugitzen diren pertsona eta kolektiboekin adostuta, zenbait neurri hartu ditugu.

Urtarrilean landu genuen kolektibo hauekin Inauteriak, zer nola ikusten zuten, eta hala, egokitutako Inauteriak izango ditugu Hondarribian. Denok helburu berarekin ari gara lanean eta eskerrak eman nahi dizkiet izan duten jarrerarengatik”.

Juan Luis Silanes zinegotziak eman du ekitaldien berri. “Ostegun arratsaldez Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak kalejira bat egingo du, ostiralean 20:00etan Itsas Etxea Auditoriumean ‘Únic@s’ antzezlan berezia izango dugu eta larunbatean, 9:00etan Sainduatik abiatuta: Emeki Elkarteak antolatuta, Mairuak baserriz-baserri ibiliko dira, eta 15:30an Euskal Inauteria burutuko da baserriz-Baserri, Meakako Adixkideak Dantza Taldea eta Egoipar Meaka Euskal Dantza Taldeen eskutik.

Aldaketak igandeko desfilean

Igandeko desfilerako zenbait aldaketa iragarri ditu Silanes zinegotziak. “Aurten desfilean parte hartuko duten guztiak San Juan de Dios ingurutik aterako dira, ez da hitzordurik egongo Alde Zaharrean. Lehenik Hondarribitik kanpoko konpartsak joango dira, gero Abiyuan fanfarrean eta jarraian Hondarribiko taldeak. Sabin Arana kalea, Bernat Etxepare eta Zuloaga kalea zeharkatuko dituzte, Itsasargi kalean amaitzeko. Ezinbestekoa izango da desfilean doazenek musukoa eramatea”.

“Ibilbidean aldaketa horiek egingo ditugu jende pilaketak saihesteko. Aurretik partehartzaileekin adostutakoak dira, gauden egoerak behartuta.

Gaurtik hasi eta bi asteaz ARMA PLAZAko lehen solairuan Inauterietako kartelen lehiaketan parte hartu duten lanak ikus daitezke, eta aste osoan zehar erakusleihoen lehiaketan parte hartu duten saltokien lanetaz gozatzeko aukera egongo da” amaitu du Silanesek.