Aplikazio habiaratuak
Menu Kultura - Kultura
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Labur Bira - Euskarazko film laburren XXII. Zirkuitua
EUSKARALDIA 2025 programaren barruko jarduera.
Euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituak ekingo dio hogeita bigarren edizioari. PRIMERAN plataformak eta TAUPA mugimenduak elkarlanean antolatuta.
35 lan aurkeztu dira deialdira, eta 8 hautatu dituzte. Horiek Euskal Herriko 50 herritan zehar erakutsiko dituzte. Orotariko lanak dira honakoak, edukiari zein estiloari dagokionez, eta horietako asko zenbait zine jaialditan saritutakoak. Antolatzaileek, 97 minututako film labur sorta ikusgarria osatu dute ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz.
Hauxek, hurrenez hurren, aurtengo edizioan ikusgai izango diren film laburrak:
- Prosopagnosia Ekain Martinez.
- Plazer bat Sonia Estévez.
- Betiko gaua Eneko Sagardoy.
- Europa Ekain Irigoien.
- Pentsatzen dut Karmele Mitxelena.
- Hor konpon Jone Arriola.
- Goodbay kepler Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño, Iraia Yarto.
- Utlandsk Alba Lozano.





