Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Liburutegia

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Udal Liburutegiak sormenezko idazketa tailerrak antolatu ditu urte osorako

2022-01-11
Euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, Yolanda Arrieta eta Itziar Sistiaga gidari direla.

Udal Liburutegiak sormenezko idazketaren tailerren edizio berri bat antolatuko du 2022rako, euskaraz zein gaztelaniaz. Hala eman du aditzera Juan Luis Silanesek, Kultura zinegotziak.

Sortu genituenetik oso erritmo onean burutzen diren ikastaroak dira, eta aurten ere, pandemiari egokituta, euskarazko eta gaztelerazkoak abian jarriko ditugu. Bizi dugun pandemia testuinguru honetan, aukera ona da jendeak bere kezkak eta sentimendua adieraz ditzan. Hondarribiarrak izena ematera animatzen ditut, egin duten guztiak oso pozik daude eta” esan du Silanes zinegotziak

"Izena emateko Udal Liburutegian bertan egin daiteke, liburutegia@hondarribia.eus helbide elektronikoan, 943 111 285 telefono zenbakian edo 688 860 846 whatsapp bidez", dio Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak.

Tailerrak euskaraz eta gaztelaniaz

Yolanda Arrieta arduratuko da 12 plazatarako euskarazko tailerra aurrez aurre emateaz, hilean bi larunbatetan, 11:30etik 13:00etara, urtarrilaren 15etik aurrera. Itziar Sistiagak gidatuko ditu gaztelerazko tailerrak, asteartetan eta telematikoki, 18:30etik 20:00etara, eta 20 pertsonek parte hartu ahal izango dute. Gaztelerazko tailerrak gaur urtarrilaren 11n hasiko dira.