Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Kulturako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du Udalak

2019-10-14
BAZen eta www.hondarribia.eus gunean egin behar da eta azaroaren 11 izango da azken eguna.

Kultura departamentuak aurtengo diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Urtean zehar elkarte edo entitateek burutzen dituzten ekintza puntualak garatu eta burutzeak sortzen dituen defizitza arintzea dute helburu.

Denetara 42.000 euro banatuko dira eta eskariak entregatzeko epea azaroaren 11n itxiko da. www.hondarribia.eus gunean edota BAZen entregatu beharko dira. Gogoratu Udala egokitzeko obrak direla eta, BAZ Javier Ugarte kalean dagoela

Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte hondarribiarren onurarako kultura eta jaietako jarduerak antolatzen dituzten irabazizko helbururik gabeko eta Hondarribian errotutako pertsona edo entitateek. Hauek antolatzen dituzten ohiko eta ezohiko jarduerak sartzen dira deialdi honetan.

Gogoratu behar da BAZ astelehenetik ostiralera irekitzen dela 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Larunbatetan aldiz, 10:.00etatik 13:00etara.