Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Kosta kalearen berriritartzea jorratzeko bigarren bilera partehartzailea egin zen atzo

Atzo arratsaldez Kosta kalea hobetzeko bigarren saio partehartzailea burutu zen. Amute-Kostako auzo elkarteko saiora 30 hiritar inguru hurbildu ziren.

2021·11·11

Atzo arratsaldez Kosta kalea hobetzeko bigarren saio partehartzailea burutu zen. Amute-Kostako auzo elkarteko saiora 30 hiritar inguru hurbildu ziren.

“Bertaratu zirenek, kalearen berriritartzea nola egin aztertzeko zenbait alternatiba aztertu zituzten lan-mahai desberdinetan, aukera bakoitzaren alderdi positiboak eta negatiboak aztertuz, eta beren ikuspuntutik nola hobetu daitezken proposatu zuten “ esan du Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak.

“Gogoratu behar da prozesu honetan lehen urratsa irailaren 22an herritar askoren partehartzearekin egindako lehen bilera izan zela. Egun hartan kale osoan zehar ibilbide kritiko bate gin genuen, eta partehartzaileen iradokizunak eta kexak aintzat hartuta, atzo zenbait alternatiba jarri ziren mahai gainean.

Alternatibak lantzen

Eskerrak eman nahi dizkiet herritarrei, oso jarrera egokia erakutsi zuten denon onerako izan daitezken proposamenak agertu zirelako. Azalpen teknikoak eman ondoren, bost lan-mahai egin ziren bileran, eta bakoitzean egindako proposamenak idatziz jaso egin ziren. Interes orokorra uneoro agertu zen lan-mahaietan eta hori beti da positiboa”.

“Jasotako aportazioak aztertu eta egokitzen saiatuko gara datozen asteetan, eta gure asmoa da abenduan beste bilera bat egitea, denon artean lantzen jarrai dezagun Kosta kalea berriritartzeko proiektu hau” dio Silanes zinegotziak.

Gogoratu ‘Hondarribia Mugitzen ari da’ kanpainaren barnean, hiriko zenbait kale berriritartu eta asfaltatu egingo dirala, eta Kosta kalea horietako bat izango dela.