Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Kosta kalean azken asteetan gertatutako istripuei buruz Gobernu Taldearen oharra

2022-10-19
Sare sozialetan Kosta kalean gertatutako istripuen ondoren azken asteetan sortu den zalapartari dagokionez, Gobernu Taldeak argitu nahi du istripuek ez dutela Kosta Kaletik zirkulatzeko dagoen modu berriarekin zerikusirik. Ez dute errepidearen eraketa berriarekin loturarik, Udaltzaingoarekin kontrastea egin ondoren.

Sare sozialetan Kosta kalean gertatutako istripuen ondoren azken asteetan sortu den zalapartari dagokionez, Gobernu Taldeak argitu nahi du istripuek ez dutela Kosta Kaletik zirkulatzeko dagoen modu berriarekin zerikusirik. Ez dute errepidearen eraketa berriarekin loturarik, Udaltzaingoarekin kontrastea egin ondoren.

“Jakitun gara, auzoan eta hainbat elkarterekin burututako hiritarren partaidetza prozesuaren ondoren, Kosta Kaleko zirkulazioa desberdina eta deigarria suertatzen dela. Ez dugu ahaztu behar proiektuaren helburu nagusiak -bizilagunek prozesuan zehar eskatutakoak- Kosta Kaleko trafikoa murriztea zela, eta aldi berean trafiko abiadura moteltzeko neurriak sartzea eta kalearen erabilera paradigma aldatzea, protagonistak pertsonak eta txirrindulariak izateko.

Istripuen inguruan

Lehenengo istripua gidariaren oker batengatik gertatu zen, eta ez zen beste ibilgailurik edo txirrindularirik tartean izan, eta txirrindulariak farola baten kontra jo zuen.

Bigarren istripua, agian deigarriena, gidarietako baten maniobra ezegoki batengatik gertatu zen. Beste ibilgailu bat egon zen inplikatuta, baina ez zen txirrindularirik egon tartean. Gidariak ihes egin zuen istripua eta gero. Pertsona hori lokalizatua izan zen, eta atestatu judizial baten barruan ikertua izaten ari da.

Hirugarren istripua, atzo, txirrindulari batena izan zen, eta ez zen istripuan beste ibilgailurik tartean egon. Udaltzaingoaren behin betiko atestatuaren zain, itxuraz txirrindulariaren oker batengatik gertatu da. Irudiak deigarriak dira, baina ez da dirudien bezain gogorra izan, eta istripua izandako pertsona onik aurkitzen da.

Argi dago denbora behar dela kalearen erabilera berrira ohitzeko, txirrindulariek eta oinezkoek lehentasuna irabazten duten egoerara egokitzeko. Udaletik hainbat sentsibilizazio eta komunikazio ekintza egin dira, herritarrei kalearen eraketa berria azaltzeko, eta badakigu ekintza horiekin jarraitu behar dugula.

Mugikortasunaren arloa eta Udaltzaingoa kalearen eraketa berriaren jarraipen xehea egiten ari dira, aztertzeko. Lehenengo asteen ondoren, eta nahiz eta ez den proiektua erabat amaitu, ikusi da trafikoa nabarmen murriztu dela eta txirrindulariek eta oinezkoek gehiago erabiltzen dutela kalea.