Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Kontzertu pedagogikoak Itsas Etxean
2019-03-05
1834 ikaslek parte hartuko dute martxotik maiatzera bitarte burutuko diren kontzertu pedagokioetan.

Beste urte batez, Musika eskolatik abiatutako kontzertu pedagogikoak martxan jarriko dira Martxoa, Apirila eta Maiatza artean. Talaia, Ama Guadalupeko eta Egiluze ikastetxeetako HH4 urtetik DBH2 bitarteko 1834 ikaslek parte hartuko dute Itsas Etxea Auditoriumean burutuko den programa honetan. Kontzertu pedagogiko bakoitzak 45 minutuko iraupena izango du eta musika eskolako instrumentu anitzetako zein dantza irakasleak, Musika eskolako banda edota flauta ikasleak ere izango dira emankizun hauetako gidariak.
EGITARAUA
- Euskal Dantza eta Txistua. Martxoaren 3an lau eta bost urteko ikasleentzat.
- “Soinuarekin Bidaiatuz”. Martxoaren 20an DBHko 1. eta 2. mailakoentzat.
- Banda eta Flauta taldea. Apirilaren 5an LHko 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta.
- “Kontzertu bat prestatuko dugu”. Apirilaren 10an LHko 3. eta 4. mailakoentzat
- “Musikarekin Bidaiatuz”. Maiatzaren 14an LHko 1. mailako ikasleentzat
- “Musika egingo dugu?”. Maiatzaren 15an LHko 2. mailakoentzat