Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Kontzertu guztietarako sarrerak agortu dituen kitarra jaialdiaren balorazioa
Amaitu berri den zubian ospatu da gure hirian XXIII. Hondarribia-Peñiscola Nazioarteko Gitarra Jaialdia. Kontzertu guztietarako sarrerak agortu ondoren, Carles Pons jaialdiaren zuzendari artistikoak balorazioa egin berri du.
“Oso pozik gaude izandako arrakastarekin. Kontzertu guztietarako sarrerak agortu dira, ikusleek asko disfrutatu dute, eta musikariak oso pozik agertu zaizkigu, bai kontzertuetan izandako harreragatik baita hirian eman dituzten egunetan izandakoarekin ere.
Orohar, aurtengo jaialdian sartu ditugun berritasunek oso emaitza onak izan dituztela argi dago, musika tresna berriak agertu dira, lira, Portugalgo kitarra eta beste zenbait, eta oso harrera ona izan dute.
Gainera, jaialdia apur bat nazioartetu egin dela esan dezakegu, jakin badakigu eta Japonia eta Israeletik etorritako entzuleak izan ditugu eta, Donostian eta Euskal Herrian zehar oporretan egonda Hondarribira etorri dira eta kitarraz gozatzera.
Ondorioz, pozik egoteko modukoa da aurtengo ibilbidea, eta marka oso goian jarri da lanean gabiltzan 2025eko edizioari begira” amaitu du Carles Ponsek.