Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Kontsumo baxuko argiteria Hiriko toki gehiagotara heltzeko lanak

2021-06-10
Azken egunotan Udalak hiriko zenbait tokitan argiteria hobekuntzak egin ditu. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak

Azken egunotan Udalak hiriko zenbait tokitan argiteria hobekuntzak egin ditu. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Ingurumenaren ikuspegitik, eta aspaldi hontako ildoari jarraituz, Udalak kontsumo baxuko argiak jarri ditu Hondarribia osoan zehar. Hala LED argiak jartzen dira, iraupen handiagoa ematen digutelarik eta kontsumo baxuagoa. Udaleko Energia Iraunkorraren Aldeko Ekintza Plana edo PAES bezala ezagutzen dugunean aurreikusten den neurri nagusietako bat da”.

“Argi aldaketa hauek honako kaleetan egin dira: Butroi pasealekua, Labreder inguruan, Nestor Basterretxea kalea, Baserritar Etorbidea, Katalin Erauso, Jaizkibel Etorbidea, Santa Maria Ateaurrea, Masti, Madalen Gain eta Mendeluko zubian” amaitu du Carrion zinegotziak.