Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea 'Parketarrak' ekimenaren eskutik, parkeetan ere euskaraz
Ostegun honetatik aurrera eta lau astez jarraian, Parketarrak ekimena burutuko da Euskara Sailetik bultzatuta, haurrek eta gurasoek, parkean ere euskaraz egin dezaten.
“Udaberriko ekimenarekin alderatuz, udazkeneko edizio honetan Puntaleko parkeaz gain, Biteri eta Satarkako parkeetan ere burutuko da, ostegun bakoitzean, arratsaldeko 17:00ak eta 18:00ak bitarte, parke batean burutuz” esan du Garoa Lekuona Euskara zinegotziak.
Parketarrak ekimenari esker modu dibertigarrian, guraso eta haurren artean euskara erabiliz ondo pasatzea lortu nahi da, gurasoengan hizkuntzarekiko kontzientzia sortuz, eta gune hauetatik haratago ere euskara erabiltzeko ohitura bultzatzeko xedearekin.
Zentzu honetan, Garoa Lekuona Euskara zinegotziarekin bat eginez, Mintzalaguneko dinamizatzaileak, Mertxe Gerrikok, adierazi du “Mintzalaguna egitasmoaren helburua euskara praktikatu nahi dutenentzat gune aproposak sortzea helburu duen bezala, parkeak ere horretarako gune ezin hobeak izan daitezkeela, zaintza eta mintzapraktika uztartzeko.
Horretarako, “Gurasolaguna” ekimenean parte hartu nahi duten gurasoei jakinarazi nahi diegu aukera hori ere badagoela eta interesatu ezkero Udal Euskara Sailaren bitartez edo 688 865 398 zenbakira deituta egin daitekeela.
Parketarrak ekimenaren datak:
• Irailaren 26an Biteriko parkean.
• Urriaren 3an Satarkako parkean.
• Urriaren 10ean Puntaleko parkean.
• Urriaren 17an, Biteriko parkean.