Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Josu Zabala Erasun: 1976-2026 (50. urtemuga)

Lehen hitzordua ekainaren 12an izango da, 20:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian. Bertan, 2016an Josu Zabalaren inguruan egindako dokumentala proiektatuko da, eta ondoren solasaldia egingo da. Garai hartako Hondarribiaren eta Euskal Herriaren testuinguru sozial eta politikoa azaltzeko, Josu Chueca eta Aitzol Attoyo historialariek, Pilar Garaialde Egiari Zor Fundazioko bozeramaileak eta Udalaren ordezkariek hartuko dute parte. Jardueraren helburua da gertakari haien inguruko testigantzak, bizipenak eta hausnarketak partekatzeko gune bat eskaintzea.
Bestalde, Hondarribiko Udala omenaldi-ekitaldi bat prestatzen ari da irailaren 5erako, San Pedro kalean, Josu Zabalaren oroimenarekin lotura berezia duen lekuan. Omenaldia herritarren, herri-eragileen, senideen eta memoria bizirik mantendu nahi duten pertsona guztien topagune izatea nahi da.
Ekimen hauen bidez, Udalak Memoria Historikoa jarri nahi du oinarria gisa, Giza Eskubide, demokrazia eta Gure herriaren historiaren zutabe gisa.