Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Josu Peñaren urteko balorazioa

2024-07-30
Balorazio-bideoa

Josu Peña Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak azken 12 hilabeteetan egindako lanaren balorazioa egin du. Bere hitzetan, “Gizarte kohesioari dagokionez, bi ardatz nabarmendu behar ditugu: Alde batetik, ekarteekin eraikitzen gabiltzan saretze eta kohesio lana eta, beste aldetik, Gizarte Zerbitzuak.

Elkarteekin eraikitzen gabiltzan saretze honetan, Hondarribiari buelta bat eman diogu. Esaterako, duela gutxi kirol inklusio jardunaldi bat antolatu genuen, Kirol departamentuarekin eta herriko kirol klub erreferentzialekin batera.

Gainera, “Puntalean erabilerarik gabe aurkitutako garajeetako bat Nagusilan eta Balazta elkarteak antolatzen dituzten Nagusikleta proiekturako erabiliko da. Honetaz gain, presupuestoa mantenduz, Bidez Bide zerbitzua ordu batez luzatzea lortu dugu.

Gizarte Zerbitzuei dagokionez, “Hondarribiak gabezia handiak dituela esan behar da, eta 2008ko legeak eta 2015eko karteraren dekretuak ez ditugu betetzen. Honi buelta bat eman behar diogu.

Irailean, babesgabetasun egoeran dauden adin txikikoak babesteko programa integral bat martxan jarriko dugu.

Honetaz gain, eguneko unitate baten lanketan gaude, lehen graduko dependentzia mailan dauden pertsonei arrera modu publikoan egiteko. Gainera, zaintza erdigunean jartzen duen zaintza sistema bat ezarri jarri nahi dugu, eta bakardade egoeran dauden pertsonak gizarteratzen lagundu behar digu baita ere.

Azkenik, “Kasino Zaharreko eraikineko kafetegia martxan jartzeko lanean gaude. Eta guzti honekin, Gizarte Zerbitzuak erreferenteak izatea lortu nagi dugu.

Hondarribia bizitzeko nahi badugu, proiektu guzti hauek martxan jarri behar ditugu.