Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Jarduera fisikorako laguntza zerbitzuaren balorazio positiboa egin du Udalak

Hondarribiko Udalak 2018ko maiatzean ‘Bixi Bizi’ jarduera fisikorako orientazio zerbitzua jarri zuen abian. Ordutik hona, pandemia bat medio, izandako ibilbidearen laburpen bat aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan Juan Luis Silanes Kirol zinegotziak, eta Julen Fernandezek zerbitzuaren arduradunak eta koordinatzaileak.
“Jarduera fisikoa eta kirolerako orientazio zerbitzua Hondarribian 2018ko maiatzean martxan jarri zen. Hasieratik osasun zentroarekin elkar lanean egon gara. Halaber, hainbat estrategia erabili ditugu zerbitzua zabaltzeko eta pertsonen osasun egoera hobetzeko, gure ezinbesteko lehentasuna dena” esan du Juan Luis Silanes Kirol zinegotziak.
“Eskerrak eman nahi dizkiot Juleni orain artean erakutsi duen profesionaltasunagatik. Zerbitzua abian jarri zenetik oso lan ona egiten duela iruditzen zait, eta argi esan beharra dago. Artean COVID-19 eta pandemia bat agertu da, eta lana egiteko modua erabat aldatu behar izan du eta oso ongi egokitu dela iruditzen zait” dio Silanesek.
“Niregana etortzen den pertsonaren egoera, arazoak, beharrak edota interesak aztertzen ditut ariketa fisikorako orientabidea emateko”, esan du Julen Fernandezek. Zerbitzuari dagokionez, 2018an zerbitzuak 82 erabiltzaile izan zituen eta 2019an 115. Bai osasun zentrotik, bai autoibilbidetik, baita eskoletatik ere zerbitzura gerturatu ziren.
2020 urtean, aurreko ibilbide berdinak mantendu ditugu. Hala ere, Covid-19 pandemiaren ondorioz martxoa eta apirila kontsulta telematikoak egitera behartu gaitu. Beraz, 2020 urtea, urte berezia izan dela argi dago, larrialdi egoeraren eraginez, ezin izan dugu mantendu orain arte eramandako dinamika. Hala eta guztiz ere, bizi ohitura osasuntsuak mantentzeko helburuarekin erabiltzaileekin harremanetan mantendu gara.
Gustuko duenak bi modu dauzka doako zerbitzua baliatzeko. Batetik, osasun zentrora jo eta medikuaren bitartez hitzordua lortuta. Eta, bestetik, aurrez bixibizihondarribia@gmail.com edo 688752094 telefonoan zita eskatuta.