Aplikazio habiaratuak
Menu aviso obras
Abisuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Jaitzubiko paduretako zubia itxita, segurtasun arrazoiengatik

Udaltzaingoak zubia zintatu eta sarbide nagusietan hesiak jarriko ditu, bidea itxita dagoela adierazteko. Prebentzio neurri honen bidez oinezkoen segurtasuna babestu nahi da, zubiaren egoera egokia bermatu arte.
Garoa Lekuona zinegotziak azaldu duenez, erabakia arduraz hartu da herritarren segurtasuna lehenesteko: “Lehentasuna pertsonen segurtasuna da. Zubiaren egoerak arriskua sor zezakeen, eta, horregatik, prebentzio neurri gisa ixtea erabaki dugu”.
Udalak herritarrei dei egin die jarritako seinaleak errespeta ditzaten.