Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Jaizkibel mendian habitaten berreskuraketa lanak hasi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

2021-09-27
Horretarako egun 3’13 hektareako azalera batean eukaliptoak moztu eta ametzak landatuko dira, Artzu azpian

Hasi berri dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzutik Jaizkibel mendian (Artzu azpian) habitata berreskuratzeko lanak egingo dira. Hala eman du aditzera Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak.

“Kontuan hartu behar da Jaizkibel mendia Kontser­bazio Bereziko Eremu izendatua dagoela, horrekin batera kontserbazio-neurriak ere onartzen direlarik. Kontserbazio-neurrien lehen helburuan harizti eta ameztien berreskuraketa jasotzen da, eta hori lortzeko neurriak proposatzen dira, besteak beste, espezie exotikoak hartutako sailak lehengora ekartzea. 2017 urtetik hainbat saiakera egin dira eukaliptoak ateratzeko eta ez da lortu ustiaketa bezala esleitzea” dio Silanesek.

“Lan hauen helburua nagusia gaur egun eukaliptoak (Eucalyptus nitens zuhaitzak) ametzak (Quercus pyrenaicarekin) eta bertako beste espezie laguntzailekin ordezkatzea da. Bigarren helburua da gaur egun Hondarribiko Jaizkibel Mendiko ipar magaletik sua pasa eta gero ateratako Pinus pinaster landareak pista bazterretik kentzea eta bidearen mantentze lanak egitea”.

Lanen deskribapena

Horretarako eukaliptoen erabateko mozketa egin behar da. Guztira, 1.200 zuhaitz dira moztekoak, dauden eukalipto guztiak eta atera behar den materialaren bolumena 1.030,93 estereotakoa da (azalik gabe neurtuta). Zuhaitz horien diametroak (cm-tan) 15etik 62ra doaz, batazbezteko diametroa 30 cm-takoa da. Altuerak berriz 15m-tik 26m ra iristen dira. Botatako zuhaitzak menditik atera behar dira eta gunea bertako hostozabalez landatu behar da.

“Guztira eukaliptoak hartzen duen azalera 3,13 hektareatako da. Eremu horretan guztian eukaliptoak bota eta atera behar diren zuhaitzak aizkoraz markatuta daude banan-banan. Behin eukalipto zuhaitzak ateratakoan bertako espeziekin osatutako landaketa bat egingo da. Landaketa horren espezie nagusia ‘Quercus pyrenaica’ edo ametzak izango dira, ZUhaitz Egunean jarri ohi dugun espezie berdina” dio Silanesek.

 

Lanek abenduaren 31rako amaituak beharko dute, beti ere eguraldiaren baitan.