Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Jaizkibelgo kontserbazioa
Atzealdea Martitxerreka bailara
Urteak: 2015-2016
Azalera: 104 hektarea
Bailara osoko ondare naturalaren ezagupena eta kontserbazioa:
- Ikerketa-eremu osoko iturri, hezegune eta mikrohezegune nagusien identifikazioa, kartografia eta inbentariatze floristikoa zein herpetologikoa.
- Jaizkibelen ezagutzen den Woodwardia radicans iratze mehatxatuaren populazio bakarra babesteko eta iraunkortzeko, inguruan zuhaitzak landatu eta espeziearen errolda egin.
- Bailara guztiko landare inbaditzaile nagusienen (Buddleja davidii, Hydrangea macrophylla, Phytolacca americana eta Robinia pseudoacacia) banaketa zehaztu ondoren H. macrophylla espeziearen ale guztiak ezabatu.
- Guztiz kolmatatuta zegoen Arriestuetako Iturriaren berreskurapena egin; horretarako, bertako sedimentua kendu eta gainezkabidea eraiki.
- Martitxerrekako ibar-basoaren berreskurapenerako, pinuen mozketak eta eraztunketak, eta ondoren, bertako zuhaitzen (ametza, erramua, elorri beltza, gorostia, haltza, haritz kanduduna, hurritza, lizarra, sahatsa, zuhandorra, zumalakarra,) 450 aleren landaketa.
Woodwardia radicans
Argazkia: Aranzadi Z.E. – Botanika Saila
Liolepis sugandila (Podarcis liolepis)
Argazkia: Iñaki Sanz-Azkue
Buddela davidii
Argazkia: Aranzadi Z.E. – Botanika Saila
Phytolacca americana
Argazkia: Aranzadi Z.E. – Botanika Saila
Arriestuetako iturria berreskurapen-lanak egin aurretik
Argazkia: Iñaki Sanz-Azkue
Arriestuetako iturria berreskurapen-lanak egin ondoren
Argazkia: Aranzadi Z.E. – Botanika Saila.
Martitxerreka ingurua landaketak egiteko prestatzen
Argazkia: Aranzadi Z.E. – Botanika Saila.
Bertako espezieen landaketak Martitxerreka inguruan
Argazkia: Aranzadi Z.E. – Botanika Saila.