Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Jaizkibelgo kontserbazioa
Atzealdea Aizporaundiko Cladium mariscus hezegunea
Hezegunearen berreskurapena eta jarraipena:
- Baccharis halimifolia landare inbaditzailearen ezabaketa.
- Eremuaren lehortze prozesua eragiten duten zenbait zuhaitz eta zuhaixka aleren mozketa.
- Komunitateen indartze-lanak: Cladium mariscus landarearen haziak bildu, mintegian 1.400 landaretxo berri lortu eta mendian landatu
- Hezegunearen kontserbazio-egoera zehazteko eta egindako lanen eraginkortasuna neurtzeko ikerketak.
- Panela jarri Talaia bide aldamenean, hezegunearen garrantziaz ohartaraziz, eta habitat berreskuratzeko egindako lanak azalduz.
Hezegune inguruan hazten den Thelypteris palustris iratze mehatxatuaren kontserbazioa:
- Iratzearen muluak bildu mintegian landare berriak sortzeko eta Jaizkibelgo beste eremuetan landaketa esperimentalak egiteko.
- Espeziearen banaketa zehaztu eta kontaketak egin.
Lorazaintzan erabili ohi diren sustantzia agrokimikoek anfibioengan sor ditzaketen kalteak neurtzeko esperimentuak ur-igel arruntarekin (Pelophylax perezi):
- Kalte zuzenak (hilkortasuna) eta zeharkako kalteak (garapenean oztopoak) behatu.
Aizporaundiko Cladium mariscus hezegunea, Europar Batasunak babestutako habitata
Baccharis halimifolia
Mintegian ekoitzitako Cladium mariscus landaretxoak
Cladium mariscus aleak landatzen Aizporaundiko hezegunean
Thelypteris palustris
Ur-igel arrunta (Pelophylax perezi)