Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Jaizkibelgo kontserbazioa
Atzealdea Jaitzubiako padurak: kulturari eta naturari loturiko paisaia
2011tik hona, Udala hainbat ekintza ari da sustatzen Jaizkibelgo eta Jaitzubiako natura ondarearen bueltan, hala nola, ondare horren jarraipena, kontserbazioa eta dibulgazioa. Jaitzubian, paduren naturalizazioan eta espezie mehatxatuen kontserbazioan egin da lan. Ekintza horien berri izateko eta paduren bilakaera historikoari buruz ikasteko irteera bat antolatu da ekainaren 19an. Parte hartzaileek apo lasterkaria espezie mehatxatuaren habitaten hobekuntzan parte hartu ahal izango dute. Irteera Zumarditik abiatuko da goizeko 09:00tan eta toki berean amaituko da 14:00ak inguruan.
Gidariak:
- Josu Narbarte Hernandez: Arkeologoa da, EHUko doktorea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide. Bere lan-esparru nagusia paisaia kulturalak dira, hainbat paisaia-moten, gizakien eta ingurumenaren arteko harremanen bilakaera historikoa aztertzen aditua.
- Ion Garin Barrio: Biologoa da eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia saileko zuzendari. Bere lan-esparru nagusia anfibioen eta narrastien eta beraien habitaten kontserbazio, jarraipena eta kudeaketa da.
Hizkuntza:
- Euskara eta gaztelania txandaka.
Izen-ematea:
- BIBE plataforma bidez.
Epea:
- Ekainaren 17a (osteguna), 20:00 h.
Oharra: Covid 19 protokoloan ezarritako musukoaren erabilera beharrezkoa da. Irteerara oinetako egokiak, ura eta hamaiketakoa eramatea gomendatzen da.
Apo lasterkaria (Epidalea calamita)