Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Jaietako kartel eta argazki lehiaketetara aurkezteko epea zabalik da

Hondarribiko Jai Nagusiak egunez egun gertuago dira, bistan denez. Udala aspalditik ari da haiek prestatzeko lanetan, eta, prozesu horretan, bi mugarri izango ditu datozen asteotan.
Izan ere, ekainak 20 arte jaietako kartel eta argazki lehiaketetan parte hartzeko epea zabalik egongo da. Lanak aurkeztu edota proposamenak egiteko tokia, ohi bezala, BAZ da. Aurretik, jaietako programarako ekarpenak egiteko epea ekainaren 9an itxiko da.
Jai Nagusietako kartel lehiaketan edozeinek har dezake parte. Teknika librea da, lanek orijinalak behar dute, eta neurriek, aldiz, 70x50zm-koak, bertikalean. Irabazten duenak 650 euroko saria jasoko du, eta bere obra Jaiak iragartzeko kartel ofiziala izango da. Bigarren sailkatuak 300 euroko saria dauka zain, 200ekoa hirugarrenak.
Argazki lehiaketan parte hartzea ere irekia da. Hondarribia kokaleku duten zuri-beltzeko edo koloretako argazkiak onartuko ditu Udalak. Parte-hartzaile bakoitzak aurrez argitaratu edo saritu gabeko lau ale aurkez ditzake, 20x30zm-ko neurrikoak, eta markorik gabekoak. 500, 400 eta 300 euroko sariak jasoko dituzte, hurrenez hurren, lehen hiru sailkatuek. Arma Plazako Interpretazio Zentroan Jai Nagusiak hasi baino lehen egingo den erakusketan egongo dira ikusgai lan guztiok.
Bestalde, herritarrek ekintzak proposatzeko epea ekainaren 9a arte dago zabalik. Eskaera-orriarekin batera eskatutako ekintzen behar tekniko eta ekonomikoak eranstea galdegin du Kultura Sailak. Horrez gain, Erantzukizun Zibileko Aseguru Poliza izenpetzea derrigorrezkoa da, ez direlako Udalak zuzenean antolatutako ekintzak. Informazio gehiagorako Kultura Sailaren bulegora joan (Panpinot kalea, 14, 2.solairua) edota 943 11 12 83 telefonora deitzeko aukera dago.