Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Izan Arrantzale Hondarribian

2024ko abenduaren 23, 26 eta 27an udaletxeak, Kofradia Itsas Etxearen eskutik, Izan Arrantzale Hondarribian jarduera antolatu zuen, 8 eta 13 urteko umeei zuzendutakoa.
Programa honek itsasoko ogibideak eta itsasoak sukaldaritzan eskaintzen dituen aukerak ezagutaraztea zuen helburu.
Deialdiak arrakasta handia izan zuen, espero genuena baino askoz handiagoa! Hiru egunetan zehar, haurrek primeran pasa zuten tailer desberdinetan: itsas eskulanak, arrantza tailerra, itsas esperimentuak, sukaldaritza tailerra…
Jarduera honek izan duen harrera ona dela eta, 2025ko aste santuan itsasoa oinarri duen tailer eskaintza berri bat eskainiko dugu. Mila esker parte hartzaileei eta adi gure sareetara!
