Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Itsaspeko zinemarik onena Hondarribian ostegunetik larunbatera

Dena prest CIMASUBeko beste edizio handi batez gozatzeko. Pasioa, borondatea, talentua eta Itsasoarekiko maitasun amaigabea biltzeko berezko gaitasunagatik ospea bereganatu duen lehiaketa. Film laburren intentsitateak eragin handia du ikuslearengan, bai irudiengatik, zein transmititzen diguten mezuarengatik.
Pantaila handian oso gutxitan ikusi daitezken leku eta espezie ezberdinen irudiak ikusteko aukera ematen duen erakusleihoa izanda, bideografo onenek ur azpian ematen dituzten ordu guztiei esker lortutako irudi paregabeak eskeintzen dizkigu CIMASUB zikloak. Honekin batera, gizakiak itsasoarekiko duen jarrera desegoki eta krudela azaleratu eta gaur egun onartzeko zailak diren egoerak erakusten ditu. Aipatutako guzti honek dakarren erakargarritasunari esker, lehen mailako estreinaldiak ikusi ahal izango ditugu pantailan, Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa bezalako lehiaketa txalotuan.
Datuek ziklo honen garapena azaltzeko balio digute. Hala nola, 6.000 pertsona inguruk parte hartu dute azken hamabi hilabeteetan egindako ekitaldi guztietan, 1.700 umek gozatzeko aukera izan dute egindako Txikizikloetan, eta planetako txoko guztietatik iritsitako 120 lan baino gehiago aurkeztu dira lehiaketara. 2018ko edizioan jasotako lanen bikoitza izanda, lehiaketaren garrantzia eta esfortzua azaleratzen dute, ahalegin osoa egiten baitu itsas hondoak eta hauetan gizakien eragin negatiboak ezagutzera emateko.
Pandemiak eragin dituen konplikazioak gaindituta, Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa bezalako lehiaketa baterako, CIMASUB izenarekin ezagutzen dena, oso balorazio positiboa egin dezakegu azken urte hauetan aurreikuspen guztiak gainditzen baititu, bertaratutakoei, kritikoei eta aurkeztutako lanei dagokienez. Lehiaketa hau inoiz baino sasoikoagoa dago, aurreko edizioetan lortu ez zituen zifrak erakusten dituelako. Hala nola, Gipuzkoan zehar urtean zehar egindako biraren ondoren, Lasarte-Oria, Hondarribia, Zarautz, Errenteria, Ondarroa, Zumaia, Eibar eta Irun bezalako herriak bisitatuz, Garberako merkataritza-gunean aurkeztutako argazki-erakusketa gehitu behar diogu, eta jakina, azaroaren 15etik 20ra bitartean Donostian egingo den 45. edizioa.
Proiekzioak Itsas Etxea Auditoriumean
Martxoaren 10, 11 eta 12ko emanaldietan 27 film labur eta 3 dokumental eskainiko dira. Alde batetik, iraganera bidaia bat egingo dugu gure itsas hondoen gaur egungo egoera eta orain dela 50 urtekoa alderatzeko. Bestalde, Kantauri itsasorik basatiena eta Kanariar Uharteetako Mantelinen babeslekua ezagutuko ditugu. Eta gainera, Mediterraneoko hondorik ikusgarrienak gozatuko ditugu, eta Indonesiako uretan murgilduko gara.
Alde batetik, gero eta gehiagotan ematen diren gizakiaren baldarkeriak eragindako errealitate gordinaren salaketak ditugu, ekosistema osoak kaltetzen eta mintzen dituztenak eta biodibertsitatea kanporatzen edo desagerrarazten dutenak. Horrekin batera, arrantza-baliabideen gehiegizko ustiapen jasangaitzarekin lortzen dugun gaur eguneko ogia eta etorkizunerako goseak, hurrengo belaunaldien etorkizuna mehatxatzen dutenak.
Bestetik, argiaren eta kolorearen ikuspegi baikor eta itxaropentsua daukagu, oraindik planetako leku batzuetan aurki daitezkeen unibertso harrigarriak, bizitza basatiaren garapenerako oraindik osasuntsuak direnak. Askotan, hain txiki eta ñimiño, non begi gehienentzat ezkutaturik egoten baita, eta beste batzuetan, handikiro eta izugarri eder, urdin amaigabearen gainetik hegan, bere edertasun delikatua ikusten duen oro maiteminduz eta liluratuz.
Dualtasun horrek erakusten digu CIMASUBen biltzen den talentu izugarria. Urpeko korronte bat, Urdina maitatzen duten bihotzetan taupadaka dabilena planetako itsaso guztietatik zehar, Ozeano Baretik Kantauri itsasora, Mediterraneotik Beltzera, eta Iparraldetik Baltikora.
Informazio gehiago nahi izanez gero, www.cimasub.com webgunean argitaratutako programa bisitatzea gomendatzen da.
Argazki erakusketa
Aurtengo CIMASUBri aurkeztutako argazki onenen erakusketa zabalik izango dugu Arama Plaza Interpretazio Zentroan martxoaren 9tik 31era, 10:00etatik 18:00etara, igandean izan ezik, 14:00ak arte.
24 argazki zabalduek munduko itsaspeko hondoetan zehar eramango gaituzte. Espezie bitxi eta deigarrienak erakutsiko dizkigute, gutxitan ikusten diren egoeretan. Naturaren edertasuna eta gizakiak harekiko duen jarreraren krudeltasuna, erakusketa berean.