Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Irun kalea eta Bidasoa Etorbidea bihar zabalduko dira jarraian Sabino Arana kaleko lanak hasiko direlarik 'Kalez Kale Hondarribia hobetzen' lan-programaren barnean

‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ lan-programaren barnean, bihar goizeko 8:00etan irekiko dira Irun kalea eta Bidasoa Ibilbidea. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.
“Emandako epean amaituko ditugu Bidasoa Ibilbidea, Irun eta Axular kaleetan fresatze, asfaltatze eta margotzeko lanak. Bihar irekiko ditugun kale hauekin, hurrengo urratsa emateko prest gaude, eta horrela, Sabin Arana kalera pasako gara orain.
Hala, hiri erdigunera sartzeko noranzkoan sarbidea moztuta geratuko da, eta sarrerako zirkulazioa ireki berri diren Irun kaletik eta Bidasoa Ibilbidetik joango da. Ezin izango da eskuineko aldean aparkatu, lehen asteetan lanak alde horretan zentratuko dira eta. Behin hori amaituta, errail hau ireki egingo da eta bestean hasiko dira lanak.
Autoentzat, Sabin Arana kalea Hondarribitik irteteko noranzkoan irekita mantenduko da, eta noranzko horretako eskuinaldean aparkatu ahal izango da. Autobusentzat, San Kristobalgo autobus geltokiak Bernat Etxepare kalean birkokatuko dira. Gainera, Zuberoa kalerako sarbidea Bidasoa Ibilbidetik egingo da, eta egoiliarrei edo garaje-jabeei bakarrik egongo da irekita.
Otsailaren 20an bi astez bertan behera geratu zen TAO sistema berriz ere abian jarri da Portua auzoan eta Bentako aparkalekuan” amaitu du Carrion zinegotziak.