Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu Udalak Aspunea kalean

2019-10-11
Udalak Aspunea kaleko zenbait espaloietako maila jaisteko lanak burutu ditu.

Udalak Aspunea kaleko zenbait espaloietako maila jaisteko lanak burutu ditu. “Oinezkoentzako zenbait pasabideetan espaloiak alturaz jaitsi egin ditugu Aspunea kalean” esan du Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako Zinegotziea.

“Helburu nagusiena irisgarritasunaren hobekuntzan lanean jarraitea da. Gogoratu behar da inguru honetan Talaiaren bi hezkuntza zentro daudela, baita etxebizitzak ere. Hortaz, mugimendu handia izaten da, batez ere astelehenetik ostiralera” gehitu du Altunak.

“Aste gutxi barru Zezen plaza eta Nestor Basterretxea kalean zenbai espaloietan ere antzeko lanak burutuko ditugu” amaitu du Altunak.

Obrak egiteko ardura Construcciones Laugas enpresak izan du, 9.500 euroko aurrekontuarekin.