Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Irekita terrazen ordenantza berriari buruzko aurretiazko kontsulta publikoan parte hartzeko epea

2025-01-20
Gaurtik zabalik dago epea Hondarribiko terrazen ordenantza berriari buruzko aurretiazko kontsulta publikoan parte hartzeko.

Gaurtik zabalik dago epea Hondarribiko terrazen ordenantza berriari buruzko aurretiazko kontsulta publikoan parte hartzeko. 

Herritarren eta ostalaritzaren arteko aire zabaleko elkarbizitza hobetzeko, Udala ordenantza bat lantzen ari da, espazio publikoaren kalitatea lehenetsiko duena, askotariko eta errespetuzko topaguneak bultzatuz.

Ekimen horrek herritarrekin parte hartze eta gardentasun prozesu bat dakar, Udalbatzak behin betiko onartu arte.

Hala, gaurtik otsailaren 10era bitartean, Udalak herritarren eskura jarriko du ordenantzarekin lotutako aurretiazko kontuetarako irekitako kontsulta publikoko postontzia, ordenantzaren zirriborro bat idazteko helburuarekin.

Weborriko erregistro elektronikoa erabilita edo aurrez aurre BAZn parte hartu dezakezu.

Informazio guztia: www.hondarribia.eus/terrazaktopaguneak