Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Irekita dago inauterietako kartel lehiaketara aurkezteko epea

2025-01-22
Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak 2025eko Inauteri­etako kartel lehiaketa antolatu du.

Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak 2025eko Inauterietako kartel lehiaketa antolatu du.

Bertan edozein pertsonak parte hartu ahal izango du eta erabiliko duten teknika librea izango da: margoa, marrazkia, kollage, etab., lanek derrigorrez jatorrizkoak izan beharko dute. Gehienez, lanak urtarrilaren 31n aurkeztu beharko dira.

Kartelen neurria 70 x 50 zmtakoa eta bertikala izango da eta neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira lehiaketarako onartuak izango.

Karteletan derrigorrez ondoko lema azalduko da: "HONDARRIBIA - INAUTERIAK 2025". Sailkatutako lehen kartelari 450,00 €ko saria emango zaio (P.F.G.Z. kendu gabe) eta bera izango da 2025eko Inauteriak iragartzeko erabiliko dena. 

Lanak BAZen entregatuko dira (Javier Ugarte, 6), urtarrilaren 20 eta 31 bitartean. Kartelak jendaurrean jarriko dira otsailaren 24tik martxoak 3 bitarte (biak barne), ARMA PLAZAn.

 

Dokumentuak deskargatu